Mapak eta eskalak

Mapak lurraren azala plano batean modu errazean eta laburrean irudikatzeko erabiltzen dira.  

 

Mapa bat irudi lau bat da, eta paisaia adostasun batzuen arabera irudikatzen du: koloreek, formek eta erliebeek kode batzuk dituzte; horiei esker, badakigu zer elementu dauden paisaian eta nola dauden kokaturik. Mapa bat irakurtzean, badakigu zer gauzekin topo egingo dugun lur eremuan.

 

Eskala gauzen irudikapen proporzionala da. Mapa guztiek adierazi behar dute zer eskalatan dauden eginak, hori baita modu bakarra benetako tamaina jakiteko. Bi eskala mota daude:

  1. Grafikoa. Barra bat da, zati zuri eta beltzetan zatituta, eta distantziak adierazten ditu.
  2. Zenbakizkoa. Besteak beste, 1:50.000 eskalari esker distantziak neur ditzakegu, eta egokitasun zehatza matematikoki kalkulatu.

 

 

Zenbakizko eskalak, esate baterako 1:50.000 eskalak, esan nahi du mapako unitate bat errealitatean 50.000 unitate direla. Ez dago unitate bakarra hori adierazteko; besteak beste, hauek izaten dira: kilometroak, miliak, metro koadroak… Horrela, cm 2 bat mapan, errealitatean 50.000 cm2 dira, edo 500 m 2. Era berean, mapako 2 cm lineal errealitatean 100.000 cm dira, hau da, 1.000 m edo 1 km.

Laburbilduz, benetako distantzia kalkulatzeko, mapan distantzia neurtu behar dugu eta eskalarekin biderkatu. Errealitateko distantziatik maparen irudikapenara pasatzeko, berriz,  eskalan adierazitako zenbakiaz zatituko dugu. Emaitzen unitatea neurriak hartzeko erabilitako berbera izango da. Mapa bat cm-tan neurtzen badugu, zentimetroak lortuko ditugu eta, seguraski, metrotara edo kilometrotara pasa beharko ditugu errealitatea hobeto ulertzeko.  Errealitatea metrotan edo kilometrotan neurtzen badugu, metroak edo kilometroak lortuko ditugu, eta zentimetrotara edo milimetrotara pasa beharko ditugu mapan marrazteko.

 

ESKALAREN  TAMAINA

Eskala handian eginda dauden mapek eskala txikian eginda daudenek baino zehaztasun handiagoz ematen dute errealitatea; mapa topografikoak, adibidez.

 

Eskala handian eginiko mapak dira, besteak beste 1/100.000 eskalan egindakoak. Herrialdeak, lurraldeak edo hedadura txikiko lekuak irudikatzeko erabiltzen dira. 1/100.000tik gora, esango dugu eskala txikiaz ari garela. Kontinenteak, hemisferioak, planisferioak etab. irudikatzeko erabiltzen dira, hau da, Lurreko hedadura handiak.

 

Eskala

Handia

Ertaina

Txikia

Erlazioa

1/10.000tik hasi eta 1/50.000raino

1/50.000tik hasi eta 1/500.000raino

1/500.000tik hasi eta 1/50.000.000raino

Mapa mota

Hiriak, herriak, eskualdeak

Lurraldeak edo herrialde txikiak

Herrialde handiak, kontinenteak, munduko mapak