Antzekotasuna planoan

ANTZEKOTASUNA PLANOAN

 

Bi irudi antzekoak dira berdinak badira edota tamainan bakarrik desberdinak badira. Antzekotasunean bat datozen elementuei (erpinak, zuzenkiak, angeluak) homologo deritze. Zuzenki homologoak proportzionalak dira; hau da, bakoitzaren luzera bestea kantitate finko batez biderkatuz lortzen da. Horri antzekotasun-arrazoia esaten zaio.

Antzeko irudi hauek Geogebra programarekin egin dira -homotezia 

 

puntu batetik-  ikonoa erabiliz. Antzekotasun arrazoia k = 2 da.


Zer egingo zenuke triangelu bat handitu edo txikitu nahiko bazenu?

  1. Homotezia puntu batetik, egin antzeko irudiak, goiko ikonoa erabiliz.

 

  • Lehenengo, ireki Geogebra eta egin triangelu bat.

 

  • Ondoren, markatu O puntua antzekotasun erdigune moduan edo homotezia gisa, eta triangeluaren erpinak lotuko ditugu O puntuarekin.

 

  • Goian aipatutako ikonoa aukeratuko dugu; sakatu lehenengo triangeluan, gero O puntuan eta nahi dugun antzekotasun-arrazoia idatziko dugu: handitu nahi badugu, 1 zenbakia baino handiagoa, 3 adibidez; eta txikiago egin nahi badugu, 1 baino txikiagoa, 1/3 adibidez. Bukatzean, 1 jarduera izenez gordeko duzu.

 

 

2. Goiko ikonoa erabili gabe egin nahi baduzu, urrats horiek berak eman, baina ikonoan sakatu ordez egin zatiketa batzuk konpas tresnarekin eta, ondoren, marraztu paraleloak.