Forma lauak eta espazialak

Geometria irudien forma, tamaina eta transformazioak aztertzen dituen matematikaren atala da.

Irudiak planoan badaude, geometria planoa da; espazioan badaude, ordea, tridimensionala da.

Forma lauak

 

Poligonoek erregularrak nahiz irregularrak eta zirkuluak

poligono berezia baita irudi lauen ezaugarriak dituzte.

Poligonoaren elementu nagusiak hauek dira:

 

 

Poligonoa
Poligonoa
  • erpina
  • aldea
  • diagonala
  • barne-angelua
  • kanpo-angelua

SAILKAPENA

Poligonoak, aldeen arabera, honela sailkatzen dira:

  • triangeluak (hiru alde ditu)
  • laukiak (lau alde)
  • pentagonoak (5)
  • hexagonoak (6)
  • heptagonoak (7)
  • oktogonoak (8)
  • eneagonoak (9)
  • dekagonoak (10)

 

1.Jarduera.  JClic: triangeluak eta lau aldekoak

 

  

Elementuen erregulartasunaren arabera, mota hauetakoak dira:

  • erregularrak
  • irregularrak

 

 

 

GORPUTZ  GEOMETRIKOAK

Gorputza. Gainazal batek edo batzuek mugatzen duten espazio zatia da gorputza. (ZT hiztegia)

Gorputz geometrikoek espazioan bolumen bat betetzen dute hiru dimentsiotan: altuera, zabalera eta lodiera.

 

Gorputz geometrikoen sailkapena

Gorputz geometrikoak honela sailkatzen dira: poliedroak eta gorputz biribilak.

 

Poliedroak

 

Poliedroak edo gorputz lauak gorputz geometrikoak dira, eta haien aurpegi guztiak irudi geometriko lauak dira. Ezagunenak honako hauek dira:

  • Solido platonikoak
  • Piramideak
  • Prismak

Gorputz biribilak

Gorputz biribilek aurpegi bat edo gainazal bat, gutxienez, kurbatua dute.

 

Edozein poliedrotan oinarrizko lau elementu hauek daude:

 

poliedroa
poliedroa
  • Aurpegia. Poliedro bat osatzen duten planoetako bakoitza da.
  • Ertza. Bi aurpegi elkartzen dituen lerroa da. Poliedro baten bi aurpegiren arteko ebakidurak osatzen duen lerroa edo zuzenkia.
  • Erpina. Poliedro baten hiru aurpegik edo gehiagok elkar ebakitzen duten puntua da. (ZT hiztegia)
  • Diagonala. Aurpegi berekoak ez diren bi erpin lotzen dituen zuzenkia da. (Harluxet)

Gorputz biribilak.

 

Irudi lauek haien ardatzarekiko errotazioa eginez sortzen dira. Hauek dira batzuk:

  • esferak
  • zilindroak
  • konoak
esfera
esfera
konoa
konoa
zilindroa
zilindroa