Erregulartasunak eta simetriak

ERREGULARTASUNAK

Erregulartasuna eduki orokorra da eta Matematikaren atal guztietara zeharka iristen da. Erregulartasuna bizitzaren arlo guztietan gertatzen da: adibidez, ilargiaren faseak, sinfoniak, erleen abaraska, oinarrizko eragiketen algoritmoak, dantza baten pausoak, pareteko paperak, triangelu eta karratu magikoak etab; horietan guztietan erregulartasuna dago.

abaraska
abaraska
triangelu magikoa
triangelu magikoa
karratu magikoa
karratu magikoa

SIMETRIAK


Naturan, artean, objetu arruntetan, irudi simetrikoz inguratuta gaude.

 

Orokorrean, simetria irudi geometrikoen erregulartasunarekin lotzen dugu, eta zeresanik ez, edertasunarekin.

 

 


MOSAIKOA EDO TESELATZEA

Zer da teselatu bat?

Irudi geometrikoz osaturiko patroi bat da. Irudiak behin eta berriro elkarren ondoan ipintzen dira, gainean jarri gabe eta hutsunerik utzi gabe.

 

Zer da teselatzea?

Azal bat lauzatzea da, irudi erregularrekin edo ez erregularrekin. Plano bat teselatzean, irudien artean ez da hutsunerik uzten eta ez dira elkarren gainean jartzen.

Teselatu erregularrak

Teselatu erregularrak lortzeko, poligono erregularrak elkarren ondoan behin eta berriro ipini edo trasladatu behar dira.

 

Zer poligono erabil daiteke teselatu erregularrak egiteko?

Hori jakiteko, egin  jarduera hauek:

  1. Jarduera: teselatu erregularrak
  2. Jarduera: teselatu librea

  egin klik hemen

teselatu 3
teselatu 3

 

 

 

 

 

Teselazioekin jarraituz, egin ezazu beste jarduera hau:

2. Planoa teselatzen