kokapena planoan eta espazioan

Irudiak planoan zein espazioan deskribatzeko oinarrizko elementu batzuk ezagutu behar ditugu:

  • puntuak
  • zuzenak
  • angeluak

 

Aurreko orrialdean puntua, zuzena eta planoa deskribatu ditugu.

Orain, zuzenak aztertuko ditugu.

 

ZUZENAK

 

  • Puntu batetik pasa daitezkeen zuzenen kopurua amaigabea da; infinitua da.
  • Bi puntutatik zuzen bakar bat igarotzen da.
  • Zuzenerdia. Zuzena edozein puntutatik erdibitzean sortzen diren bi zatietako bakoitza da.
  • Zuzenkia. Zuzenaren zati bat da, bi punturen artean dagoena.

 

zuzenerdia
zuzenerdia
zuzenkia
zuzenkia

Zuzen motak honako hauek dira:

  • Zuzen paraleloak. Gurutzatzen ez diren zuzenak. Esaten da bi zuzen paraleloak direla inoiz topo egiten ez badute.
  • Zuzen ebakitzaileak. Zuzen ebakitzaileak gurutzatu egiten dira, baina puntu bakar batean bat egiten dute.
  • Zuzen ebakitzaile  mota bat zuzen perpendikularrak dira. Gurutzatzen direnean, 90 º-ko lau angelu osatzen dituzte.
  • Aldi bereko zuzenak. Puntu guztiak komunak dituzte.

 

zuzen paraleloak
zuzen paraleloak
zuzen  ebakitzaileak
zuzen ebakitzaileak
zuzen perpendikularrak
zuzen perpendikularrak

1. jarduera. Gure herriari begira. Geometriaren oinarrizko   printzipioak.

 

3. jarduera. Planoaren geometria eta poligonoak. Geogebra.