NOLA JAKIN NOIZ DIREN BISURTEAK

 

Bisurteak zein diren jakiteko, honelako prozedura egiten da: 4ren multiploak diren urteak bisurteak dira. Salbuespena: BI ZEROZ AMAITZEN DIREN URTEAK  ez dira bisurteak.

 

Zein dira  4ren multiploak?

 

Zenbaki bat 4ren multiploa da, azkeneko bi zifrek osatzen duten zenbakia  4ren multiploa bada edo bi zeroz amaitzen bada.

 

Adibidea: 1912an Kantauri itsasoko kostaldean enbata indartsuak jo zuen. Horren ondorioz, marinel askok bizia galdu zuten; 1912. urtea jendearen memorian gordeta dago. Bisurtea izan zen edo ez jakiteko, begira diezaiegun azkeneko bi zifrei;  buruz badakigu 12 4ren multiploa dela, beraz, bisurtea izan zen.