NEURKETAREN ERABILERA

Odometroa

Gure inguruari erreparatuz gero, neurtzeko beharra eguneroko esparru askotan agertzen zaigu. Batzuetan, gutxi gorabeherako kalkuluak egitearekin nahikoa izaten da gu kokatzeko. 

Besteetan, neurketak beharrezkoak dira objektu baten ezaugarri batzuk ezagutzeko, adibidez, azalera, bolumena, makurdura, pisua, eta abar. Gainera, pertzepzio bisualak gu engainatzea ekiditen du.

Distantzien kasuetan (bi hiri edo bi auzoren artekoa, esaterako), hurbilketak edo estimazioak egin ditzakegu, informazio baliagarrria ematen baitigute. Beste batzuetan, berriz,  ezinbesteko neurtze zehatzak egin behar ditugu. Horrela, sendagaia hartzen ari garenean, gure gorputzak gehienezko  kantitate jakin bat jaso dezake, intoxikatuko ez bada edo ondorio larririk izango ez badu. Kasu horietan, botika mililitroka eta ahalik eta zehatzen prestatuko dugu.  

 


 

 THATQUIZ. Donostiako distantziak balioztatzen

 

 

 

Objektuen behaketa egiten badugu, zenbait alderdik (objektuaren itzala, argia, forma, perspektiba...) gure pertzepzioa alda dezakete. Kasu horietan, estimazioa egiteaz gain, objektuaren neurketak zehaztasunez (neurtzeko tresnekin)  egiaztatzea  komeni liteke. Horrela, ikusmenaz ez garela gehiegi fidatu behar frogatuko dugu. 

 

1. Jarduera. Gauss proiektoa. Angeluak

 

2. Jarduera. Gauss proiektoa. Arkuak 

 

3. Jarduera. Gauss proiektoa. Azalerak

 

4. Jarduera. Gauss proiektoa. Distantziak

 

5. Jarduera. Gauss proiektoa. Eklipse partziala.

 

6. Jarduera. Gauss proiektoa. Geziak

 

7. Jarduera. Gauss proiektoa. Loreak