DENBORA

Gertaera ordenatuen tarteak neurtzeko, unitate natural hauek ditugu:

 

  • Urtea. Eguzki-urtea ere deritzo. Lurrak Eguzkiaren inguruan orbita osoa egiteko behar duen denbora da. 365 egun ditu. Bisurtea bada, 366 egun ditu.

 

  • Hilabetea. Ilargiak  lurraren inguruan orbita osoa egiteko  behar duen denbora da.

 

  • Eguna. Lurrak bere ardatzaren gainean bira oso bat emateko          behar duen denbora da. 24 zatitan banatzen da (zati bakoitza ordu bat da). Bi zati bereizten dira: gaueko 12:00etatik eguerdiko 12:00etara (a.m. edo eguerdia baino lehen) eta eguerdiko 12:00etatik gaueko 12:00etara (p.m. edo eguerdiaren ondoren)

 

  • Ordua. Lurrak bere ardatzaren gainean biraren zati bat (esfera osotik 15 graduko distantzia) egiteko behar duen denbora da.

 

  • Minutua. Ordu bakoitza 60 zatitan banatzen da. Zati bakoitzari minutua deritzo.

 

  • Segundoa. Minutua 60 zatitan banatzen da eta zati horietako bakoitza segundoa da.

      Nondik datoz gaur egun erabiltzen ditugun denbora-unitateak? Zergatik urte batean ditugu 12 hilabete, eta egun batean 24 ordu, edo 60 minutu ordu batean?