LUZERA, PISUA/MASA, EDUKIERA ETA AZALERA.

 

Objektuen tamainak edo kantitateak ezagutzeko, askotan neurketak egin behar ditugu. 

Interneten bitartez, gurasoek familiarentzako apartahotela alokatu dute atzerrian. Webgunean informazio hau azaltzen da: 2 logela handi, egongela,  sukaldea eta komuna. Guztira 70 m2 . Bertaratu eta apartahotela txiki-txikia da. Egongela eta sukaldea gela bat da. 2 logela ditu baina ohe bat besterik ez da sartzen. Beraz,, guztiontzat ez dugu espazio nahikorik. Gurasoek oporrak amaitzean, salaketa bat jartzea erabaki dute. Eta guri frogak biltzeko eskatu digute. Nire anaiak argazkiak egitea pentsatu du. NIk, berriz, gela guztiak neurtu nahi ditut, guztira zenbat metro dauden jakiteko. Ez dut metrorik. Zer egin dezaket?

 

 

Aukerak

  • Apartamentuko gela bakoitzean honela egingo dut: gela guztien luzera pausoz pauso zenbatuko dut. Ondoren, zabalerarekin  prozedura bera egingo dut. Nire oina 25 cm ingurukoa da.
  • Egunkaria  nire oina baino handiagoa dela (40 cm inguru) ikusi dut. Beraz, erosoagoa izango da neurtzeko. Unitate moduan  egunkariaren luzera hartuko dut eta metroa balitz  bezala neurtuko dut. 
  • Solairu-lauzak karratuak dira. Irakurtzen ari naizen liburuaren luzera eta lauzaren aldea berdinak  direla ikusi dut. Nire liburuaren luzera 20 cm da. Beraz, zenbat lauza dauden kontatuko dut. Hemen Kalkuluak egingo ditut.

 

ZERTARAKO NEURTU?

Garapen-taula

Ziur aski, jaio ginenean,  medikuak egin zigun lehenengo azterketa  gure gorputzaren zenbait atal  neurtzea izan zen. Izan ere, hark taula batean jaioberriaren informazioa  idazten du: zenbat denbora egon den amaren sabelean, gorputzaren luzera, pisua, burezurraren perimetroa, eskuen tamaina, atzipen-erreflexua, azalaren kolorea…Umea osasuntsu dagoen  edo  gaitzik  duen jakiteko, ezinbesteko informazioa eskaintzen dute neurtze horiek.