GARAPEN-TAULA

Burezurraren perimetroa:

 

Begiratu garapen-taula horretan  dauden zenbakiei: bertikalean burezurraren neurriak cm–tan agertzen dira (30-55 bitartekoak) bai ezkerrean, bai eskuinean; horizontalean, berriz,   umearen adina, hilabeteka. Azterketa hauek jaio eta bi urtean egiten dira.

 

Bertikalaren eta horizontalaren arteko harreman horretan lerro kurbatuak sortzen dira. Horiek  ehunekoak adierazten dituzte. Hasieran  eta bukaeran, 100 umetik ez dago ume bat bera ere, horrelako kasuak ia existitzen ez direlako. 3tik  97ra bitartekoak ume-kopuruak adierazten dituzten.

Horren arabera, urtebeteko umearen burezurraren perimetroa erdigunean kokatzen bada, normaltasunean dago (100 umetik 50 umek berak baino handiagoa dute eta beste 50ek, berak baino txikiagoa). Muturrean egonez gero, gaitz larria duen seinale nabaria litzateke.

 

Irudian, ume baten jarraipena azaltzen da. Hiru, sei eta bederatzi hilabeterekin egin zaio neurketa. Puntu berdeek burezurraren handitzea adierazten dute.

 

 

 

THATQUIZ. GEHIAGO JAKITEKO: Neurri-unitateak 2