Nire neurtzeko tresnak erabiltzen

Oinaren neurria erabilita.

25 cm, metroaren laurdena da. Lau oin elkarren jarraian jartzen baditut, 1 m egingo dut.

Pausoka, apartamentoaren luzera egin dut. 40 pauso eman  ditut.

 

40 : 4= 10 m


Zabaleraz 16 pauso eman ditut. Beraz,


16 : 4 = 4 m

Apartamentuaren azalera:


luzera x zabalera 

 

10 x 4 = 40 m2

 

 

Egunkaria erabilita

Bere luzera 40 cm da. Egunkaria lurrean 5 aldiz ipintzen badut, 2 m. Luzera jakiteko, honela egin dut: 25 aldiz jarri dut egunkaria.  Beraz,


25 : 5 = 5

5 x 2 = 10 m 

 

Zabalera: 10 aldiz jarri dut egunkaria. 5 aldiz 2 m dira; beraz, 2 m halako bi, 4 m

 

Apartamentuaren azalera:

 

10 x 4 = 40 m2

 

 

Liburua erabilita

Bere luzera 20 cm da. Beraz, bost lauzek 1 m osatzen dute. 50 lauza zenbatu ditut.

50 : 5 = 10 m 

 

Zabaleraz 20 lauza zenbatu ditut. 20 lauza 4 m dira.

 


Apartamentuaren azalera:

 

10 x 4 = 40 m2


Klipa ere erabilgarria da.

Objektu hauek neurtzeko, erabil ezazu klip bat.

 

  • gelako guraizeak
  • arkatz  bat
  • Pritt kola-potea

 

Kalkulatu, gutxi gorabehera, zenbat cm-koa den klipa. Idatzi objektuen neurriak, eta egiaztatu emaitzekin.