Neurri-unitate konbentzionalak

Aurreko atalean esan genuen bezala, Nazioarteko SI sistema erabiltzea oso sinplea eta erraza da. Magnitude bakoitzari (luzera, edukiera, masa, azalera eta bolumena) unitate bat dagokio: metroa, litroa, kilogramoa, metro koadroa eta metro kubikoa . Goiko eskeman denbora-unitateak ere azaltzen dira.

  Azalera luzeraren eta zabaleraren arteko guneari deritzogu.  Bi neurri horiek behar ditugu  azalera kalkulatzeko; hau da, bi dimentsio. Beraz, azalera-unitateen multiploak edo azpimultiploak 10 aldiz handiagoak edo txikiagoak izan beharrean 100 aldiz handiagoak edo txikiagoak dira. Adibidez, karratu baten bi alde biderkatzen badira, 10 cm x 10 cm, emaitza 10en berbidura da; hau da, 100 cm².

 

  

Bolumen-unitateak  gorputzek betetzen duten espazioa neurtzeko erabiliko ditugu. Gorputz batek hiru dimentsio, edo hiru neurri ezberdin ditu: luzera, zabalera eta sakonera. Unitate nagusia metro kubikoa da, baina egunerokoan dezimetro kubikoa asko erabiltzen da (litroaren baliokidea baita).

 

Denbora-sistema ez da hamartarra, hirurogeitarra baizik; hau da, unitatea segundoa bada, horren multiplo eta azpimultiploak  60naka egiten dira.

 

 THATQUIZ. Buruketak: neurria

 

 

1. Jarduera. THATQUIZ. Unitateen aldaketak.