Objetuen luzera, azalera, pisua eta edukiera estimatzea

Zer altuera izango da?
Zer altuera izango da?

Tranpolinak zer altuera duen modu fidagarrian  jakiteko eta neurtzeko, tresna konbentzionalik ez badaukagu, honelako prozedura egin dezakezu.

 

Une honetan eguzkiak jotzen du. Beraz, nire gorputzetik eta tranpolinetik  itzala sortzen da. Nire itzalak nire gorputzak adinako luzera  baldin badu, honela egingo dut.

 

Badakit zein den nire luzera (1,5 m inguru). Halaber, nire itzala (une honetan) 1,5 m-koa da. Tranpolinaren itzala neurtuko dut (pauso luze bat, 1 m ingurukoa). Lurrean islatzen den itzalaren luzera  tranpolinaren altuerari dagokio.

 

Antzinako Egipton, Keops piramidearen altuera neurtzeko prozedura hori erabili zuten.

 

Nola neurtu itzala erabiliz.

Aukera anitz daude neurtzea oso zaila egiten bazaigu.  

 

Adibidez, Basilika bat ezagutzera zoaz.

Hemen (Lateranoaren Done Joan Basilika), klik egiten baduzu, hura ikusteko aukera izango duzu. Saguaren ezkerreko botoia sakatuta ibilaldi bat egingo duzu. 

 

Marmolezko zutabe horietako baten luzera nahi dugu kalkulatu. Hurbildu zaitez aldare nagusiaren pare-parera. Erreparatu haren ezkerrean ikusten duzun zutabearen oinetan dagoen andreari.  Har dezagun turista horren garaiera unitate moduan. Gutxi gorabehera, zutabea andrea halako zenbat da?

 

Ondoren, eta beti kalkulua iritzira eginez, imajina ezazu andrea 1,5 m luze dela. Zutabearen altuera estimatzeko, biderka  ezazu 1,5 m (andrearen garaiera) eta ipinitako kopurua.