Irudi lau baten simetrikoa marraztu

Irudi lauen simetria begiratu batean ikusten da, eta erraza izaten da simetria-ardatza identifikatzea. Hala ere, komeni da ispilua erabiltzea, zuzen bat irudi baten simetria-ardatza den ala ez frogatzeko.

 

Irudi laua zuzen batekiko simetrikoa da, bi erdiek bat egiten badute irudia zuzen horretatik tolestean.

 

 

2. jarduera.

Irudi lau baten simetrikoa marraztea, elementu jakin  batekiko. Jarduera.

 

3. jarduera. Mugimenduak eta transformazioak.


Jarduera hauek izenburu hau dute: Mugimenduak eta transformazioak. Horietan honako hitz berri hauek aurkituko dituzu: translazioa, simetria axiala, biraketak etab.

 

Jarduerak egiten hasi aurretik, Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoan azaltzen diren definizio hauek hona ekarri ditugu, jarduerak egiten eta ulertzen lagunduko baitizute. Litekeena da den-dena ez ulertzea; hala ere, lagungarri izango zaizkizu.

 

SIMETRIA-ARDATZA edo SIMETRIA AXIALA

 

Zuzen batekiko biratzean aldatzen ez den konfigurazio geometriko bati dagokion ezaugarria. Zuzen horri simetria-ardatza esaten zaio. Ardatz-simetria errotazionalaren kasu bat da. (Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa).

 

TRANSLAZIOA

 

Geometrian, espazioko leku jakin batean kokatuta dagoen irudi bat espazioko beste leku batera eramatea. Transformazio geometriko isometrikoa da, espazioko puntu bakoitzari haren irudi den beste puntu bat esleitzen diona aldez aurretik finkatutako bektore (translazio-bektore) baten moduluaren eta noranzkoaren arabera. (Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa)

 

BIRAKETA. ERROTAZIOA

 

Objektu batek edo irudi batek espazioan ardatz baten inguruan mugimendu zirkularra egitea eta, mugimenduaren ondorioz, espazioan irudi bat edo gainazal bat sortzea, zeinean ardatzarekiko perpendikular diren plano guztiekiko ebakidurak zirkuluak baitira. (Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa)

 

DESPLAZAMENDUA

 

Higikari baten hasierako eta amaierako posizioen arteko distantzia lineala, egindako ibilbidea kontuan hartu gabe.  (Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa)

 

Lau estrategia horiei planoan egindako mugimendu deritze. Lehenengo biek orientazioa mantentzen dute (zuzeneko mugimendua), eta beste biek, aldatu (alderantzizko mugimendua).