Simetriak, irudietan eta objetuetan

 

 

tximeleta
tximeleta
aurpegia
aurpegia
loreontzia
loreontzia

 

 

Simetria ezagunena aldebiko simetria da: ezkerraldearen eta eskuinaldearen artean erregulartasuna dago. Zehaztasun handiagoz adierazteko, simetria honela definitzen da: irudiaren ezkerraldea eskuinaldearekin truka daiteke, ispiluan islatuko balitz bezala. Trukatu ondoren, bigarren irudia lehenengoa bezalakoa bada, simetria dugula esango dugu.

 

Adibidez, bost petaloko lore bat dugu. Pentsa dezagun loreak osatzen duen zirkuluaren bosten bat mugitzen dugula. Lorea ezertan aldatu ez bada, hau da, aurreko posizioa eta oraingoa berdinak badira, simetria duela esango dugu.

 

Bestalde, eraikin bateko leiho ilaran fijatzen bagara, hor ere simetria dago; izan ere, bi leiho hartu eta tokiz trukatuz gero, eraikuntza berdin-berdin geratuko litzateke.

 

 

 

 

Simetria 1: 

Irudiak mugimenduan. Jarduera honek kontzentrazio handia eskatzen du. Ahalik eta denbora laburrenean irudi simetrikoak aurkitzea da zure lana.

 

Simetria 2

Triangelua. Jarduera honetan, hiru bola bakarrik mugituta, triangelu forma mantendu behar duzu, baina erpina behera begira duelarik.

 

Simetria 3

Jclic euskaraz: simetria. Jarduera honetan orrialde bat aterako zaizu. Bertan, egin klik "versión Jclic-euskera"-n, ondoren "verlo"-n (applet) eta osatu eskatzen dizkizun irudiak.

 

Simetria 4. Poligono baten Simetria-ardatza.

  • Zenbat simetria-ardatz dituzte irudiak?
  • Marraztu triangelu aldekide bat, beste batetik abiatuz.

Simetriak 5: Simetriak

  1. Ardatz batekiko simetria
  2. Puntu batekiko simetria
  3. Simetria-ardatza: identifikatzea eta marraztea