PROIEKZIOAK

 

 

GOGORATU:

Bi irudi antzekoak dira berdinak badira, edota tamainan bakarrik desberdinak badira. Antzekotasunean bat datozen elementuei (erpinak, zuzenkiak, angeluak) homologo deritze. Zuzenki homologoak proportzionalak dira, hau da, bakoitzaren luzera kantitate finko batez biderkatuz lortzen da, eta horri antzekotasun-arrazoia esaten zaio.

 

 

PROIEKZIOA

Proiekzioa irudi bat handitzeko edo txikitzeko metodo bat da. Honela egiten da:

 

  • Irudi bat hartzen da, eta haren kanpoaldean puntu bat jartzen da.
  • Ondoren, puntu horretatik zuzenak marrazten dira irudiaren erpinetaraino.
  • Aurreko zuzenen neurria halako bi izango dute P eta erpin berrien arteko zuzenek.
  • Horrela lortzen dira irudi berriaren erpinak.
  • Azkenik, erpinak lerroen bidez lotuko ditugu.
  • Honela lortutako irudiari nomotetiko deritzo; izan ere, irudi hauek paraleloki kokatutako antzeko irudiak dira.