Teselatuak

1. jarduera:

  • Moztu berdinak diren triangelu aldekide batzuk
  • Era berean, moztu txantiloi bat erabiliz—  karratuak, pentagonoak, hexagonoak eta oktogonoak. Gogoratu denek poligono erregularrak izan behar dutela.
  • Erabili orri zuriak. Itsatsi horietako batean triangeluak, eta saiatu plano guztia betetzen.
  • Errepikatu gauza bera karratu, pentagono irregular, hexagono eta oktogonoekin.

 

Orain erantzun:

  1. Zer poligono erabil daiteke teselatu erregularrak egiteko?
  2. Neurtu orain poligono erregularren barneko angeluak, eta ondoren, egizu neurri guztien batuketa.
  3. Erpin batean teselatua egiteko, zenbat da angelu guztien batura?

 

Gogoratu teselatu bat egiteko ezin direla hutsuneak egon eta ezin direla elkarren gainean jarri.

 

Ikusi duzun bezala, teselatu erregularra patroi bat da, eta poligono erregular (erregularra izateko, aldeak eta angeluak berdinak izan behar dira) batzuk elkarren ondoan ipinita lortzen da.

 

Zenbat teselatu erregular daude? 3

 

 

 

Jarduera 2:

  • Erabili teselazio baterako balio duen poligono bat, esate baterako, karratu bat.
  • Karratuaren sekzio bat moztu, ebakidura punturik ez duen lerro kurbatu bati jarraituz.
  • Itsats iezaiozu moztutako zuzenkia moztu duzun beste aldeari.
  • Errepika ezazu prozesua nahi adina bider.
  • Erabil ezazu irudi hau txantiloi gisara, orri batean kopiatzeko.
  • Dekora itzazu irudiak.
teselazioa
teselazioa