Koordenatu kartesiarreko sistema

SISTEMA KARTESIARRA

 

Grafika bat egiteko gure lehenengo beharra erreferentzia-sistema bat gure esku edukitzea izaten da, espazioan orientatu ahal izateko. Behar hori ez da oraingoa, beti ibili da gizakia erreferentzia-sistemak bilatzen.

 

Erreferentzia-sistema erabiliena sistema kartesiarra da; izena Deskartesi zor zaio.

 

Gaur egun sortzen ditugun hainbat grafiko koordenatu kartesiarretan egiten dira, dimentsio batean, bitan edo hirutan.

 

Dimentsio bateko sistema kartesiarra marra zuzen bat da. Marra horrek O puntua edo jatorria du, neurketa unitate bat -n- eta orientabide bat.

O puntua edo jatorria oinarri hartuta marra zuzena erdibituko dugu; alde bat, eskuinekoa, positiboa, eta bestea, ezkerrekoa, negatiboa.

 

Dimentsio beteko sistema kartesiarra
Dimentsio beteko sistema kartesiarra

Sistema kartesiarra bi dimentsiotan

  Bi dimentsioko sistema kartesiarra bi zuzen perpendikularrez osaturik dago, eta O puntuan ebakitzen dira. Puntu bat planoan kokatu nahi badugu bi koordenatu erabiliko ditugu: bata, ardatz horizontalarekiko, X edo abzisa; bestea, ardatz bertikalarekiko, Y edo ordenatua

 

Koordenatu kartesiarreko sisteman, ardatzek planoa lau zatitan banatzen dute. Horietako bakoitzari koadrante esaten zaio eta bi ardatz erdik mugatzen dute. Lau koadranteak izendatzerako, zenbaki erromatarrak erabiltzen dira eta koadranteak erlojuaren kontrako noranzkoan zenbakitzen dira, goiko eskuineko koadrantetik hasita.


Koordenatu kartesiarreko sisteman, besteak beste, honako eduki hauek landuko dituzu:

  1. Puntuak adieraztea  eta irakurtzea.
  2. Kokapenak eta lekualdatzeak deskribatzea.

Horretarako, koordenatuak, distantziak, angeluak eta biraketak erabiliko dituzu.

 

 

2. jarduera

  • Ardatz kartesiarrak. Puntu bat kokatu.
  • Puntuak alderatu eta irakurri. Geogebra.
  • Puntu geografikoak kokatu.

3. jarduera.

  • Aurkitu puntua. Sistema kartesiarreko koordenatuak.