Planoak, maketak eta grafikoak

Donostiako erdigunea
Donostiako erdigunea

 

Kokaguneak adierazten edo erakusten dizkiguten irudikapen grafikoak dira planoak. Hiri bat edo etxe bat irudika liteke. Hori eta mapak egitea da kartografiaren helburuetako bat.

 

Plano bat marrazki bat da, eta goitik ikusitako leku bat irudikatzen du; esate baterako, gela bat, etxe bat, edo herri bat.

 

Era egokian kokatzeko eta orientatzeko erabiltzen da.

 

Herri bateko plano batean, horko elementu fisikoak irudikatzen dira. Elementu bakoitza sinbolo baten bidez adierazten da. Koloreak eta sinboloak erabiltzen dira kaleak, etxeak eta zuhaitzak adierazteko.  Legenda batean adierazten dira kolore eta sinboloen esanahiak.

 

 

 

 

 

etxe bateko planoa
etxe bateko planoa

Plano bakoitzak eskala bat eta sinbolo batzuk eraman behar ditu.

 

Lehen esan bezala, eskalak esango digu elementu bat planoan irudikatzeko zenbat aldiz laburtu den.

Maketak


Maketa bat irudi erreal baten irudikapena da, hiru dimentsiotan eginikoa.


 

1. jarduera

Jarduera honetan bi atal bereizten dira:

  1. Edukien mapa
  2. Ariketen mapa

Ariketak egiten hasi aurretik, egin klik Edukien mapan. Atal honetan kontzeptu batzuen azalpenak aurkituko dituzu, adibidez: kartografiari buruz hitz egingo du, mapei buruz eta haien ezaugarriez, lurraren irudikapenaz, etab.

 

Edukien mapan datozen edukiak ulertu ondoren, egin klik ariketen mapan, eta segi aurrera. Ariketak berak esango dizu zure erantzuna zuzena den ala ez.

 

 

Egin klik eta egin ariketak hauek:

  • Zure logelako planoa marraztu
  • Plano batean orientatzea
  • Eskalak kalkulatzea