Espazioaren oinarrizko irudikapena

Ezagutzen dugun espazioa hainbat modutan irudika daiteke. Irudikapen batzuk sinpleak dira, krokisak esate baterako; beste batzuek, ordea, xehetasun ugari ematen dizkigute, GPSak adibidez.

Atal honetan, hauetako batzuk ikusiko ditugu:

 

 Mapa. Mapa bat lurralde zati baten irudikapen grafikoa eta          metrikoa da, dimentsio biko gainazalean. Orokorki, laua da, baina esfera forman ere irudika daitezke, lur-globoak besteak beste. Mapek propietate metrikoak dituztenez, distantziak, angeluak eta azalerak modu nahiko zehatzean neur daitezke.  Lurra mapa batean irudikatzean, haren tamaina laburtu egiten da.

Mapa motak.

Besteak beste, mapa mota hauek daude:

  • Mapa politikoak. Adostutako eremuen arteko mugak adierazten dituzte. 
  • Mapa fisikoak. Lur eremuaren ezaugarri geografikoak jasotzen dituzte (mendiak, lautadak, goi-lautadak...).
  • Klima-mapak. Alderdi klimatikoen banaketa irudikatzen dute.

Lur-globoa Lurraren irudikapen grafikoa da, hiru dimentsiotan egina eta distortsiorik gabekoa. Lurra da maiztasun gehienez irudikatu den planeta, baina Eguzkia, Ilargia eta beste planeta batzuen ereduak ere badaude.

Lehenengo lur-globoa Nürnberg-ekoa izan zen; 1490etik 1492ra bitartean Martin Behaim kartografo alemaniarrak egin zuen.

Gaur egungo lur-globo gehienetan paraleloak eta meridianoak agertzen dira; beraz, planetaren azalean edozein kokagune aurki daiteke.

Eskalak erabiltzen dira mapa batean agertzen den tamainaren edo distantziaren eta errealitateko tamainaren edo distantziaren arteko erlazioa jakiteko. Hiru eskala mota daude:

  1. Zenbakizko eskala. Zatiketa baten bidez adierazten da: adibidez, 1:100.000 eskalak esan nahi du mapako unitate bat errealitatean distantzia hori baino 100.000 aldiz handiagoa dela.
  2. Eskala grafikoa. Zuzenki bat da, eta zati berdinetan zatituta dago: horietako bakoitzak unitate-kopuru bat adierazten du, zenbakizko eskalaren arabera.
  3. Eskala kromatikoa. Lur–eremuak erliebea adierazten du. Koloreak erabiltzen dira altuerak eta sakonerak adierazteko.

Eskalei buruz gehiago jakin nahi baduzu, egin klik hemen.

 

 

zenbakizko eskala
zenbakizko eskala
eskala grafikoa
eskala grafikoa
eskala kromatikoa
eskala kromatikoa

krokisa
krokisa

Krokisa. Krokis bat irudi, ideia edo arazo baten zirriborroa da. Artelan bat egin aurretik, eskuz eginiko marrazkia da, batzuetan eredu batetik hartutakoa. Krokisa ez da zehatza, eta batzuetan egileak baino ezin du interpretatu.

proiekzioa
proiekzioa

 

Proiekzioak.  

Proiekzioa gainazal kurbatua planoan irudikatzeko modua da.

Plano baten kasuan, irudikatu behar den gainazalaren kurbadura oso txikia da, oso hedadura txikia baitu; beraz, proiekzioa egitea ez da beharrezkoa. Hedadura handiko lurraldeetan proiekzioa beharrezkoa izango da.

 

Lurrarena bezalako azal kurbatua irudikapen lau batean 

hau da, mapetan irudikatzeko, kartografoek proiekzioak erabiltzen dituzte.

 

Lur-esfera planoan irudikatzeko, proiekzio guztiek gainazal horren deformazioa jasotzen dute.

 

Lurra irudikatzeko, proiekzio mota erabiliena zilindrikoa da. Zilindrikoan, latitude altuetan dauden lurraldeak besteak baino okerrago ikusten dira.

1.jarduera. Lanerako bidean. Jarduera honetan Aitorren etxea kokatu behar duzu mapan.

 

2. jarduera. Hondeatzeko makina.

 

3. jarduera. Azalerak paper milimetratuaren bidez neurtzea.

 

4. jarduera. Aurkitu altxorra.